Itxi

telebista

22:30ean

'Forsaken' filmaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Western dramatiko honetan, jaioterrira itzuliko da John Henry pistolari ohia. Gaizkile talde batek herria beldurtuta du eta bera izango da aurre egin ahal izango dion bakarra.

Forsaken (Forsaken, 2015) filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n. Jon Cassar zinegileak zuzenduta, ekoizpen kanadar honek aktore-zerrenda luzea du. Nabarmentzen diren izenen artean Keifer Sutherland, Donald Sutherland, Brian Cox, Demi Moore, Siobha Williams, Michael Wincott edota Landon Liboiron aipa daitezke, besteak beste.

Western dramatiko hau 1872an oinarritzen da. John Henry pistolero eta hiltzaile famagatik da ezaguna. Orain, bere bizitzaren alde hori atzean utzi, jaioterrira itzuli eta bere aitarekin duen harremana landu nahi du. Herrira iristearekin batera ohartuko da, ordea, gaizkile talde batek herria bere menpe duela, eta trenbide lanen ondorioz, lur-jabeak presio handipean daudela, beraien lurrak saltzeko presiopean daude. Talde hori geldiarazi dezakeen bakarra John da, baina bere aitak ez du nahi semea lehengo bizimodura itzultzea.

Ez ezazu galdu Forsaken filma, gaur, 22:30etatik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema