telebista
22:30ean
Lance Armstrongi buruzko 'El Ídolo' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n
EITB
Saioak, gainera, udako atal berriak estreinatuko ditu, horien artean, 'Si lo sé, no vengo' eta 'La Pareja Ideal'.
'La Noche de…' saioak El Ídolo filma estreinatuko du telebistan gaur gauean. Lance Armstrong txirrindulari ospetsuari buruzko lana da, benetako gertakarietan oinarritutakoa. Chris O'Dowd aktorea kirolari bihurtuko da bertan. Horren ustez, Armstrongek dopinari esker irabazi zituen Frantziako Tourrak, eta, ziurtasun honek bultzatuta, ikerketa sakona hasiko du txirrindulariaren garaipenen atzean dagoena argitzeko. Lance Armstrongen paperean, berriz, Ben Foster aktorea ikusiko dugu.
Bestalde, udarekin bat egiteko, sekzio berriak estreinatuko ditu 'LND' saioak. Horien artean, Si lo sé, no vengo atala. Inguru eder eta zoragarrienetan grabazio ikaragarriak pairatu dituzten filmak erakutsiko ditu tarte berriak.
Gainera, udako beste atal klasiko bat berreskuratuko du saioak, La Pareja Ideal, estreinatu berri diren pelikuletako aktore bikoteek bizitza errealean harreman bat izateko dituzten aukerak aztertuko dituen atala.
Saioa Iruñean amaituko da, sanferminen inguruan Hollywoodeko pelikuletan esan diren astakeriak aztertzera, Los Sanfermines Conquistan Hollywood tartean.
'La Noche de… El Ídolo' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.