Itxi

telebista

22:30ean

'Udako Erregeak' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB1en

EITB.EUS

Gurasoen gehiegizko babesaz nazkatuta, basoan bizitza basati bat hastea erabakiko dute hiru gaztek, euren araupean eta inolako ardura barik.

0:22

Udako erregeak (The Kings of Summer, 2013) filma emango du ETB1ek gaur gauean. Film estatubatuar honen zuzendaria Jordan Vogt-Roberts da, eta Nick Robinson, Gabriel Basso, Moises Arias, Nick Offerman, Megan Mullally eta Alison Brie aktoreak ditu protagonista, besteak beste.

Drama eta komediazko pelikula honek Joe (Nick Robinson), Patrick (Gabriel Basso) eta Biaggio (Moises Arias) gazteen istorioa kontatzen du. Basoan etxe bat eraiki eta han euren arau propioak jarraituta bizitzera konbentzituko ditu Joek bere bi lagunak. Oraindik umeak badira ere, euren bizitzaren jabe izango dira, beldur guztiei aurre eginez.

Udako erregeak filma gaur izango da ikusgai, ETB1en, 22:30ean.