Itxi

telebista

20:00etan

Ullibarri-Ganboan izango da 'Historias a Bocados' saioa gaur

EiTB

Hung Faik izen bereko urtegiaren eraikuntzarekin zerikusia duen herriaren historia eta sukalde kontuak ekarriko ditu.

'Historias a Bocados' saioan, Arabako Arratzua-Ubarrundian dagoen Ullibarri-Ganboako bizilagunen kontuak ekarriko ditu Hung Faik gaurkoan.

Uribarri Ganboako historia hurbilak izen bereko urtegiaren eraikuntzarekin du zerikusia, Gasteiz eta Bilbo urez hornitzeko eraikitako urtegiarekin, hain zuzen ere. 1958an amaitu zituzten lanak, eta 12 herri galtzea eta 250 familia nahitaez desjabetzea ekarri zuen. Askok euren etxeak, lurrak eta bizimodua galdu zituzten. Besteak beste, Txus Bilbao A cincuenta años liburuaren egilearen sendia izan zen kaltetuetako bat. Liburu horretan, beren lurrak utzi behar izan zituzten familien kontuak bildu ditu, omenaldi gisa. Hung Faik idazlearekin eta horren ama eta izebarekin hitz egingo du, Patro eta Ana Martinez ahizpekin. Garai haiek atsekabez gogoratzen dituzte, baina urteen poderioz urtegiarekin bakean daude. Bakailaoa pil-pil erara jango dute guztiek urtegiaren ondoan.

Ganboako biztanleen bizimodua aldatu zuen eraikuntza erraldoiak paisaia ere aldatu zuen. Aspaldi haran horretan zeuden mendi altuenak urtegi barruan uharte bihurtu ziren. Horietako bat Zuhatzako uhartea dugu, "untxien uhartea" izenarekin ezagutzen dutena. Juan Carlos Esnal Baserri uhartearen mantentze lanaz arduratzen da. Horrekin ere arituko da hizketan Hung Fai.

Azkenik, sukaldariak Gasteizko Klub Nautikoan biziko duenak ahoa bete hortz utziko du. Bertatik abiatuta, Aitor Garcia de Vicuña aguraindarrarekin Uribarri Ganboan barna txangoa egingo du belaontzian.

'Historias a Bocados' saioa gaur izango da ikusgai,  20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.