telebista
Txirrindularitza
Tourreko etaparik luzeena, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Fougèresen hasi eta Chartresen amaituko den etapak 231 kilometro izango ditu.
Frantziako Tourraren 105. edizioko etaparik luzeena (231 km) jokatuko da gaur arratsaldean, Fougères eta Chartres artean. Euskal Telebistak 14:15ean egingo du bat lasterketarekin. 15:00ak arte, ETB4n izango da ikusgai, eta gero, ETB1en. Streaming bidez ere ikusi ahal izango dugu eitb.eus-en.
Betiko moduan, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna.