Itxi

telebista

23:30etik aurrera

'Gaixoa Ni', gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Aritz Agirrek eta Garazi Ayestak egngo dute kontakizuna Iruñeko udaletxetik.

Gaur, uztailak 14, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Gaixoa Ni' zuzeneko saio berezia emango da 23:30etik aurrera, San Fermin jaiei bukaera emateko.

Iruñeko udaletxean izango dira Aritz Agirre eta Garazi Ayesta kazetariak zuzenean gertatzen denaren berri emateko eta Joseba Asiron alkateari elkarrizketa egiteko. San Fermin jaien inguruko balorazioa egingo du Asironek.

Aurtengo sanferminetan gertatu diren kontu eta albiste aipagarrienen errepasoa egingo dute zuzenean Aritzek eta Garazik, eta noski, iruindarrek eta udaletxe plazan dauden guztiek 'Gaixoa ni' nola kantatzen duten zuzenean ikusiko da.