Itxi

telebista

22:30ean

'De tal madre, tal hija' komedia frantsesaren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Tom Cruise eta Rebecca Ferguson 'Mission impossible' sagaren laugarren atalaren protagonisten inguruko erreportajea eskainiko du.

  • Juliette Binoche, filmaren protagonistetako bat

    Juliette Binoche, filmaren protagonistetako bat

Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak De tal madre, tal hija komedia frantsesa estreinatuko du telebistan. Abril (Camille Cottin) alabaren eta Mado (Juliette Binoche) amaren arteko harremana hizpide hartzen duen istorioa da. Alaba 30 urteko emakume arduratsua da, lana dauka eta ezkondu berri da. Amak, ordea, 47 urterekin, nerabe baten jarrera dauka eta bere alabaren menpekotasun handia du dibortziatu zenetik. Oso ezberdinak badira ere, harreman bikaina dute. Hala ere, biak aldi berean haurdun geratzen direnean haien arteko talka ezinbestekoa izango da.

Saioak, gainera, Mission impossible sagaren seigarren atalaren protagonisten inguruko erreportajea eskainiko du: Tom Cruise eta Rebecca Ferguson. Bizitza errealean bikote izateko dituzten aukerak aztertuko ditu saioak, eta gainera, Tom Cruisek grabatu dituen arrisku handiko azken eszenak erakutsiko ditu.

Azpimarragarria da, gainera, filma Norvegiako paraje ederretan grabatu zela, eta horren harira, Norvegia eta Islandiako herrialdean egin direngrabaketa saiakerak gogoratuko ditu Si lo sé, no vengo atalak.

Amaitzeko, zinemaren historian arreta gehien piztu duten udako bainujantzien inguruko erreportajea eskainiko dute.

'La Noche de... De tal madre, tal hija' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.