Itxi

telebista

10. etapa

Tourreko mendiko etapa handia, zuzenean, gaur arratsaldean

EiTB

13:10etik aurrera jarraitu ahal izango dugu zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.

Aurtengo Frantziako Tourreko lehen mendiko etapa izango dugu ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en: Annecy-Le Grand Bornand. 13:10ean hasiko da emanaldia eta ohi denez Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna.

Alpeetan jokatuko den etapa menditsuak 158 kilometro izango ditu, lau mendate hauekin: Col de la Croix (1. Mailakoa), Plateau des Glieres (Berezia), Col de Romme (1. Mailakoa) eta Colombiere (1. Mailakoa).