telebista
22:30ean
'La quinta ola' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Gazteentzako eleberri batean oinarrituta, J Blakeson zinegileak eraman du istorio hau mundu osoko zinemetara.
-
Filmaren irudi bat
ETB2k La quinta ola (The 5th wave) filma eskainiko du gaur gauean. Gazteentzako eleberri batean oinarrituta, J Blakeson zinegileak eraman du istorio hau mundu osoko zinemetara. Film honetan parte hartzen dute Chloë Grace Moretz, Nick Robinson, Alex Roe, Liev Schreiber, Maria Bello, Maika Monroe edota Zackary Arthur aktoreek, esate baterako.
Zientzia fikziozko pelikula honek Cassie Sullivan (Chloë Grace Moretz) neska gaztearen istorioa du ardatz. Ia-ia gizateriarekin amaitzea lortu duten lau inbasioren estralurtarren ostean, nahasmenaren ostean bere anaia gaztearen bila dabil. Bizirauteko borroka honetan eta bosgarren inbasio baterako prestatzen den bitartean, esperantza itzuliko dion gazte bat ezagutuko du.
Ez ezazu galdu La quinta ola filma, gaur, 22:30ean, ETB2.