Itxi

telebista

Audientzia

'Vascos por el Mundo' saioaren estreinaldi bikaina, %13,8ko audientzia zatiarekin

EITB

ETB2ko saio berriak 246.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Vascos por el Mundo' saioak arrakasta handia izan zuen bere estreinaldi egunean, %13,8ko audientzia zatia bereganatuz. Indonesiako Bali uhartearen inguruko lehen atalak 246.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. ETB2ren aurtengo estreinaldirik onenenen artean dago saio berria.

Asteleheneko emanaldian Roberto Vazquez kazetariak Balin bizi diren euskaldunak ezagutu zituen. Haien bizimoduaren eta paradisuzko uharte honetako bitxikerien berri eman zuen.

ETB2k eta eitb.eus-ek astelehenero eskainiko dute 'Vascos por el Mundo' saioa 22:30etik aurrera.