Itxi

telebista

Audientzia

'Está Pasando' saioak %12,4ko audientzia zatia lortu du

EITB

Ion Aramendik aurkeztutako '¡Qué Me Estás Contando!' saioak, bestalde, %10,1eko audientzia zatia bereganatu zuen.

Astelehen honetan, ETB2ko arratsaldeko saioek audientziaren harrera bikaina izan zuten. Klaudio Landak aurkeztutako 'Está Pasando' saioak bere emaitzarik onena eskuratu zuen: %12,4ko audientzia zatia. Halaber, 169.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Saioak eskaintzen duen Está pasando y punto umorezko atalak, berriz, bere audientzia muga gainditu zuen, %10,3ko audientzia kuota lortuz.

Bestalde, Ion Aramendik egunero aurkezten duen '¡Qué Me Estás Contando!' saioak ere audientzia datu bikaina izan zuen: %10,1eko audientzia zatia eta 131.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista