Itxi

telebista

22:30ean

Baskoniako juduak hizpide, gaurko 'Una Historia de Vasconia' saioan

EITB

Baskoniako arbaso juduen aztarnak jarraitu eta euskal kultura eta gizartean izan zuten eragina aztertuko du Alberto Santanak aurkeztutako saioak.

  • Alberto Santana, saioko aurkezlea

Erdi Aroan, Baskoniako hiri garrantzitsuenetan judutar erlijioko hainbat komunitate zeuden, jatorri israeldarra zuten euskaldunek osatutakoak. Gaur gaueko 'Una Historia de Vasconia' saioak gure arbaso judutarren aztarnak gogoratuko ditu, eta gaur egungo euskal herrietako kaleetan ere haien eragina nabarmena dela erakutsiko du. Judu erbesteratu haientzat harrera lurraldea izan zen Baskonia, eta gure lurretan ezarri zituzten haien komunitate aberatsak.

Jerusalemgo eta Erromako lehen erbesteratzeetatik gaur egungo Baionako sinagogara bidaiatuko du Alberto Santanak, saioko aurkezleak. Bidean, Erdi Aroko Nafarroako judutegietatik igaroko da, Balmasedako aljama eta Gasteizko Sokaren Etxea ahaztu gabe. Halaber, juduek Euskal Herriko kaleetan utzitako aztarna interesgarriak ezagutuko ditu. Hainbat herri eta hirietan merkatari arrakastatsuak eta itzal handiko intelektualak sortu eta bizi izan ziren, hala nola Benjamin Tuterakoa, euskal kultura eta gizartean eragin handia izan zuten pertsonak.

'Una Historia de Vasconia' gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.