Itxi

telebista

Cine Éxito

'La mirada de la venganza' telesailaren amaiera, gaur gauean, ETB2n

EiTB

ETB2k La mirada de la venganza telesail laburraren azken hiru atalak eskainiko ditu gaur.

  • 'La mirada de la venganza'

La mirada de la venganza (La vengeance aux yeux clairs) telesailaren azken atalak eskainiko ditu ETB2 kateak. David Morlet eta Nicolas Guicheteau zinemagileek elkarlanean aurrera eramandako ekoizpen honetan Laëtitia Milot, Bernard Yerles, Giulio Serafini, Claire Borotra, Aurélien Wiik eta Lannick Gautry aktoreek hartzen dute parte.

Drama honek Oliviaren istorioa du ardatz. Ozta-ozta lortu zuen bere anaia eta ama hil zituen gizon berak antolatu zuen auto-istripu batetik onik ateratzea, eta hamar urteren ondoren, identitate berri batekin, Riviera frantsesera itzultzea erabaki du. Bere itzuleran, mafioso talde batekin aurrez aurre topo egin eta beraiekin bat egitea erabakitzen du. Behin erabakia hartuta, sare mafiosoan guztiz sartzea lortzen du eta Chevelier leinu ezagunaren abokatua bihurtzen da. Olivia seguru dago talde horrek zerikusia duela bere familiaren heriotzarekin, eta zergatia argitzeko beharra sentitzen du. Euskal Telebistaren bigarren kateak telesail labur honen azken hiru atalak eskainiko ditu gaur.

Ez galdu La mirada de la venganza telesailaren azken kapituluak, 22:10ean, ETB2n.