Itxi

telebista

'Cine Éxito'

'Winnetou: la última batalla' filma, gaur, ETB2n

EiTB

Kolonoak eta bertakoak adiskidetzear daudenean, sekretu batek euren etorkizuna kolokan jarriko du.

  • 'Winnetou: la última batalla' filma

Winnetou: la última batalla (2016) filma eskainiko du ETB2k gaur, abuztuak 1. Western hau Philipp Stölzlek zuzendu du, eta, besteak beste, Nik Xhelilaj, Wotan Wilke Möhring, Iazua Larios, Milan Peschel, Michael Maertens eta Sebastian Cabazza ditu protagonista.

Mendebal Urrunean, gizon zuri batzuen talde batek, zenbait indio komantxerekin batera, Baxterren etxaldeari erasoko diote, familia osoa hiltzeko asmoarekin. Gurasoak hilko dituzte, baina seme gazteena ezkutatu egingo da eta bizirik aterako da. Erasotzaileek AEBko Armadari sinetsarazi nahi diote bake-hitzarmena ahalbidetuko duen eta adostuta duten su-etena hautsi nahi dutela apatxeek. Urte batzuk geroago, Winnetou (Nik Xhelila) eta Old Shatterhand (Wotan Wilke Möhring) kolonoen eta natiboen artean bakea ezartzeko zorian daudenean, apatxeen lurrak bereganatzeko, gerra ez bukatzeko interes ezkutuak izango ditu norbaitek. Filmeko protagonistek horren kontra egin beharko dute orduan.

Ez galdu Winnetou: la última batalla filma abuztuaren 1ean, 22:30ean, ETB2n.