telebista
22:30ean
Delhin izango da gaur gaueko 'Vascos por el Mundo' saioa
EITB
Patricia Labrador kazetariak Indiako hiriburua eta bertako kontrasteak ezagutuko ditu hirian bizi diren euskaldunen eskutik.
Gaurko 'Vascos por el Mundo' saioak Delhi hiria ezagutuko du. Munduko hiririk jendetsu eta zaharrenetarikoa da, 25 milioi biztanle ditu eta hiriko kaleetan zazpi erlijio eta 1.200 hizkuntza bizi dira elkarrekin.
Patricia Labrador kazetaria bertan bizi diren euskaldunen bila joango da, eta New Delhik dituen sekretuak ezagutuko ditu haien eskutik.
Lehen protagonista Xabi 24 urteko iruindarra izango da. Enbaxadako Nazioarteko Merkataritza alorrean lan egitera joan zen New Delhira duela urte eta erdi. Hiriaren alde zaharra eta alde berria ezagutuko ditugu harekin, baita sikhen tenplu ikusgarri bat ere.
Bestalde, Belen 56 urteko oñatiarrak 10 urte daramatza Indian. Arkitekto hirigilea da, eta bere lanarekin, hiriaren bizimodua, planifikazioa eta jasangarritasunaren aldeko proiektuak bultzatu ditu New Delhin. Gainera, bost urte daramatza gobernuz kanpoko erakunde batean lanean.
Hodei 26 urteko galdakoztarrak urte eta erdi darama Indian. Hasieran, Indiako bizimodua ez zitzaion erraza egin, baina orain oso ondo moldatzen da hirian. Delhi mendatera eramango gaitu bertako rokodromoan pasatzen baitu bere aisialdia. Taj Mahal tenplu ezaguna ezagutuko dugu berarekin.
Jon 31 urteko zumarragarra da. Munduko minareterik altuena, Qutub Minar, duen meskita bisitatzera eramango gaitu.
Amaitzeko, Gurutzek (39 urte) bere bizimodua erakutsiko digu. New Delhitik 230 kilometrora bizi da, Rishikesh hirian, 'Yogaren hiria' izenarekin ezagutzen den hirian.
'Vascos por el Mundo' gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.