telebista
22:30ean
'Mi hermano es hijo único' filmaren estreinaldia telebistan, gaur, 'La Noche De...'n
EITB
Saioak, gainera, bi hautagai berri aurkeztuko ditu 'La Pareja Ideal' atalean, eta Zeelanda Berrian pelikulak grabatzeko dauden zailtasunak erakutsiko ditu.
-
'Mi hermano es hijo único' filma
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Mi hermano es hijo único pelikula estreinatuko du telebistan. Antonio Pabbecchi idazle ezagunaren El fasciocomunista eleberrian oinarritutako filma da, eta kritikaren eta publikoaren harrera bikaina izan zuen. Ideia politiko ezberdinengatik aldendu diren eta neska berarekin maiteminduko diren bi anaiaren istorioa du ardatz filmak. Felix Linaresek filmaren grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, bi aktore berri aurkeztuko ditu La Pareja Ideal udako atalean: Li Bingbing Txinako aktorerik ezagunena eta Jason Statham Erresuma Batuko aktorerik gogorrena. Aste honetan zinema-aretoetan estreinatuko den Megalodón superprodukzioaren aktore protagonistak dira.
Megalodón filma Zeelanda Berrian grabatu zuten, eta, horren harira, herrialde horretan egin diren pelikulen filmazioek izan dituzten zailtasunen berri emango dute.
Amaitzeko, 'LND' saioak pelikuletako esaldi ezagunenak gogoratuko ditu.
'La Noche de… Mi hermano es hijo único' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.