Itxi

telebista

22:30ean

Santa Mariako itsasmutilaren istorioa, gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' saioan

EITB

Amerikaren aurkikuntzan eta kolonizazioan euskaldunek izan zuten papera aztertuko du Alberto Santana historialariak.

  • Santa Mariako itsasgizonaren istorioa 'Una Historia de Vasconia' saioan

Gaurko 'Una Historia de Vasconia' saioan, euskaldunek Amerikaren aurkikuntzan izan zuten partaidetza aztertuko du Alberto Santana historialariak.

Hasteko, euskal baleazaleek XIV. mendean lorpen izugarria egin zutela azalduko du: maiz joaten ziren Amerikara bakailaoa arrantzatzera eta indigenekin salerosketak egitera. Bidaia hauen inguruan sakontzeko, Pasaiako Albaola ontziola bisitatuko du saioak eta, San Juan itsasontziaren berreraikitze zientifikoaren berri emango du. Ontzi hori euskaldunek ontzigintzan zuten trebeziaren adibide garbia da, Amerikaren kolonizazioan eta ustiapenean izan zuten mundu mailako garrantziaren ikur.

Ondoren, Kristobal Kolonekin batera Santa Maria itsasontzia ontziratu, eta almiranteak berarekin eraman zuen Lekeitio inguruko euskaldun talde txiki baten gorabeheren berri izango dute. Haietako bat Martin Urtubiaga Eako itsasmutil gaztea zen, Kolonen ontziburua. Haitiko kostaldeko hondoratzearen ardura egotzita, itsasmutila eta haren kide lekeitiarrak han abandonatu zituzten, eta kanibalek jan zituzten. Haiek izan ziren, nahigabe, kontinente berrian kolonialismoa hasi zuten aitzindariak.

'Una Historia de Vasconia' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.