Itxi

telebista

22:30ean

'88 minutos' Al Pacino protagonista duen thrillerra, gaur gauean, ETB2n

EITB.EUS

FBIko psikiatra forentse batek jasoko duen heriotza-mehatxuaren istorioa kontatzen du filmak. 'Eguraldia' saioaren ostean hasiko da pelikula, ETB2n.

  • Al Pacino aktorea, '88 minutos' pelikularen protagonista nagusia. (Argazkia: Fila Siete)

    Al Pacino aktorea, '88 minutos' pelikularen protagonista nagusia. (Argazkia: Fila Siete)

ETB2k 88 minutos (88 minutes) filma eskainiko du, gaur gauean, 22:30ean. Jon Avenetek zuzendutako filmak Al Pacino du protagonista, eta Alicia Witt, Amy Brenneman, Leelee Sobieski, Ben McKenzie eta Neal McDonough ere ageri dira aktoreen zerrendan.

Jack Gramm doktorea (Al Pacino) unibertsitateko irakaslea da, eta FBIn ere egiten du lan, psikiatra forentse bezala. Telefono dei baten bidez, heriotza-mehatxu bat jasoko du: 88 minutu baino ez dizkiote emango hil aurretik. Antza denez, Jon Forster (Neal McDonough) emakumeen serieko hiltzailearekin lotuta dago mehatxua. Izan ere, urte batzuk lehenago, Gramm doktoreak Forsterri kartzela-zigorra ezartzen lagundu zuen epaiketan aditu gisa egin zituen adierazpenekin.

Ez galdu 88 minutos thrillerra, gaur gauean, 22:25ean, ETB2n.