telebista
Audientzia
'LND' saioa eta '¡Qué dilema!' filma audientzia buru izan ziren euren ordutegian
EiTB
%9,7ko kuota eskuratu zuten bi emanaldiek.
Astearte gauean ETB2n ikusgai izan ziren 'La Noche de…' saioa eta ¡Qué dilema! filma audientzia buru izan ziren euren ordu tarteetan. Biek ala biek %9,7ko kuota lortu zuten.
Felix Linaresek gidatutako zinema saioak 118.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Beste hainbat gairen artean, Shirley MacLain aktoreak film baten grabazioan eman zituen arazoak aipatu zituzten Linaresek.
Bestalde, ondoren ikusgai izan zen komedia dibertigarriarekin 152.000 lagunek egin zuten bat uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.