telebista
Astelehenean
Maltan bizi diren euskaldunekin, 'Vascos por el Mundo' saioan
EiTB
Noemi, Xabier, Ikerne, Aritz eta Josuneren istorioak ekarriko dizkigu Soraya Vegas erreportariak.
'Vascos por el Mundo' saioaren zazpigarren atalak Maltan bizi diren zenbait euskal herritar hartuko ditu protagonista: Noemi, Xabier, Ikerne, Aritz eta Josune. Soraya Vegas erreportaria izango da beraiekin, astelehenean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
Lazkaoko Rivera anaiak, Noemi eta Xabier, ezagutuko ditu lehendabizi. Ikastera joan ziren bertara, eta lanean ari dira gaur egun: higiezinen agentzia batean, Noemi, eta diseinatzaile modura, Xabier.
Ikerne gasteiztarra artelanen zaharberritzailea da. Maltara nola heldu zen kontatuko digu.
Bilboko Aritzek ere badu zer kontatua. Lan egiteaz gain, musika taldea ere badu.
Senarraren lanak eraman zuen Josune bilbotarra Maltara duela zazpi urte. Berarekin agurtuko du saioa Soraya Vegasek.