Itxi

telebista

14:00etan

'Atrápame Si Puedes' saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur

eitb

Patxi Alonsok gidatzen duen lehiaketak bosgarren denboraldia abiatuko du, eta 155.000 euroko botea izango dute lehian, inoizko handiena.

Gaur, irailak 3, ETB2ko 'Atrápame Si Puedes' saioak bosgarren denboraldia estreinatuko du. Uda sasoiaren ostean, udazkeneko parrilan dugu berriro Patxi Alonsoren lehiaketa, eta 155.000 euroko botearekin itzuliko, ETB2n inoiz izan den boterik handienarekin.

Festa giroa asteburuetara ere itzuliko da, saio horren asteburuko edizio bereziaren eskutik. Dibertsioa eta giro onena saioan izan diren lehiakiderik onenak gonbidatuta jarriko dute: Imanol zinemazale donostiarra; Soraya, ezustekoak ematen dituen artista horietako bat; eta Aranda, Durangoko 'Cultu' taldeko futbol jokalaria, besteak beste.

Horiek guztiak Patxi Alonsorekin elkartuko dira berriro larunbateko eta igandeko saioetan.

'Atrápame Si Puedes' programa astelehenetik igandera bitartean izango da ikusgai, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.