telebista
22:30ean
'La Noche de...' saioak 'Chloe' filma eskainiko du gaur gauean
EITB
Gainera, 'La escopeta nacional' filmaren estreinaldiaren 40. urteurrenean, Berlangaren pelikuletako unerik onenak eskainiko ditu saioak.
-
Amanda Seyfried eta Julianne Moore, 'Chloe' filmean
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Chloe pelikula eskainiko du, Julianne Moore, Liam Neeson eta Amanda Seyfried aktore ezagunak protagonista dituen filma. Pelikulak Catherine arrakasta handiko medikuaren istorioa azalduko digu. Bere senarrak engainatzen duenaren susmoa izango du eta Chloe gaztearen zerbitzuak kontratatuko ditu bere senarraren fidelitatea probatzeko. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Gainera, Jaqueline Bisset aktorearen inguruko atal berezia eskainiko du saioak. Nahi gabe, kamiseta bustien lehiaketen sortzailea izan zen. Jatorri frantziarreko aktore britainiar honek ostegun honetan ospatzen ditu urteak eta bere ibilbide harrigarria errepasatuko saioak.
Bestalde, gaixotasun arraro batek eraginda oso fisiko berezia duen aktore bat emango du saioak ezagutzera. Bere fisikoari esker, beldurrezko pelikulatan arrakasta handia izaten ari den aktorea da.
Amaitzeko, Berlangaren La escopeta nacional pelikularen 40. urteurrena hizpide hartuta, zinemagilearen pelikuletako unerik onenak errepasatuko ditu 'LND'k. Haren pelikularen hainbat eszena, gaur eguneko albistegietatik ateratakoak dirudite, horien artean, klasera joan gabe masterrak dituzten politikariak, taberna batean egoteagatik zentsura mozioa galtzen duen presidentea eta Kataluniako independentisten inguruko txisteak.
'La Noche de... Chloe' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.