Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioak Buenos Aires hiria ezagutuko du gaur gauean

EITB

Roberto Vazquez kazetariak hiriko sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren euskaldunekin.

  • Roberto Vázquez kazetaria. Argazkia: EiTB

    Roberto Vázquez kazetaria. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Buenos Aires hiria ezagutuko du. Bertan, euskal komunitate handia dago eta Euskadin jaio direnak edo euskal jatorria dutenak hiriko populazioaren %10 dira.

Buenos Aires, gainera, nortasun handiko hiria da. Tangoa, futbola, janari italiarra, antzerkia, liburutegiak... Hainbat izen propio ere gordetzen ditu: Gardel, Maradona, Evita eta Mafalda, besteak beste.

Protagonistak

Itxasok 34 urte ditu eta Bilboko San Adrian auzokoa da. Etxean, lanean, Bruno bere senarra ezagutu zuen eta duela lau urte erabaki zuten Buenos Airesera bizitzera joatea. Berarekin hiriaren erdigunea ezagutuko dute eta bere familia eta lagunekin afalduko dute Argentinan oso tipikoa den haragi errea.

Chavi bilbotarra da, 37 urte ditu eta sei urte daramatza Buenos Airesen. Emakume argentinar batekin ezkonduta dago eta bertan jaio den Iñaki bere semeak bi urte ditu. Futboleko atezaina izan zen eta orain, jokalarien agente moduan lan egiten du eta eskularruen marka baten jabea da. Berarekin, La Boca auzoa ezagutuko dugu, bertan dago Boca Junior taldearen zelaia, La Bombonera deritzona.

Nazarethek 28 urte ditu, Argentinan jaio zen, baina Iruñeara bizitzera joan zen txikitan. Egun kazetaria da eta Buenos Airesera itzuli da. Berarekin San Telmo azoka, Mafaldaren Etxea eta Laurak Bat munduko Euskal Etxerik zaharrena ezagutuko du.

Itziarrek 32 urte ditu eta Algortakoa da. Eusko Jaurlaritzako beka batekin joan zen Buenos Airesera duela bost urte eta bertan jarraitzen du. Berarekin, Recoleta auzoa, Evita Museoa eta Ateneo Grand Spelendid liburudenda ikusgarria bisitatuko ditugu.

Aitorrek 45 urte ditu eta azkeneko 14 urteak Buenos Airesen eman ditu. Arabako Zuhatza herrian jaio zen eta euskal dantza eta tango irakaslea da. Berarekin,  Munduko Tango finala ikustera joango gara. Gainera, euskal kulturaren inguruko klaseak ematen ditu Euskal Echea eskolan. Zentroko zuzendaria aurkeztuko digu: Izaskun.

Eric Biarritzekoa da eta inor baino euskaldunagoa dela erakutsiko digu bere tatuajearekin. 54 urte ditu, 30 daramatza etxetik kanpo eta 13 Argentinan. Denetarik egin du, baina gehien bat argazkilari eta sukaldari lanetan ibili da. Orain, txofer eta gida bezala lan egiten du. Alejandra paraguayarrarekin ezkonduta dago eta bi seme dituzte, Iker eta Joakim.

'Vascos por el Mundo' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista