Itxi

telebista

00:30ean

'Boxeo Izarrak' saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur gauean

EITB

Jon Fernandez, Ruben Diaz eta Natxo Mendoza izango dira lehen atalaren protagonistak.

  • boxeo izarrak

'Boxeo Izarrak' saioaren denboraldi berria hasiko da gaur gauean, eta Jon Fernandez, Ruben Diaz eta Natxo Mendoza boxeolariak izango dira lehen atalaren ardatz nagusiak.

Hasteko, Jon Fernandez bizkaitarrak orain dela bi aste Oklahoman O´Shaquie Fosterren aurka egin zuen borrokaldia eskainiko du. Neurketa horretan, Etxebarriko mutilak zilarrezko gerrikoa ipini zuen jokoan. Gero, Ruben Diaz nafarrak Polonian, Kamil Szeremetaren aurka jokatutako pisu ertaineko Europako Txapelketa ikusiko dugu. Azkenik, astelehenean Natxo Mendoza gasteiztarrak Madrilen egin zuen pisu superarineko Europako Txapelketa izango da ikusgai. Jonathan Alonso izan zuen aurkari, orain arte egin dituen 16 norgehiagokak irabazi dituen mutila.

'Boxeo Izarrak' ostiral iluntzetan izaten da ikusgai 00:30ean, ETB1en.