telebista
22:30ean
'La Noche De...' saioak 'El Valle Oscuro' pelikula eskainiko du gaur gauean
EITB
Saioak, gainera, Hugh Jackamn aktorea hartuko du protagonista, eta atal berri bat estreinatuko du.
-
'El Valle Oscuro' filmaren irudi bat
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak El Valle Oscuro pelikula estreinatuko du telebistan. Austria eta Alemaniaren arteko koprodukzioa da, eta Alpeetako paraje ederretan grabatu zuten. Amerikako hegoaldetik etorritako kanpotar bat mendiko herri txiki batera helduko da mendeku bila. Sam Riley, Tobias Moretti, Paula Beer eta Helmuth Häusler aktoreak izango dira protagonistak, eta Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Hugh Jackamn aktorea hartuko du saioak protagonista; izan ere, 50 urte beteko ditu aste honetan. Urte hauetan bizi izan dituen esperientziak, bidaiak, momentu onak eta tragediak errepasatuko ditu La Mochila de Hugh Jackman atalak.
Bestalde, 'LND' saioak Tu canción favorita atal berria estreinatuko du. Pelikuletan entzungai diren abesti famatuenak erakutsiko dituzte, eta ikus-entzuleek gustukoen duten abestiari botoa emateko aukera izango dute.
Amaitzeko, programak berak urteetan zehar egindako akatsak errepasatuko ditu saioak.
'La Noche de… El Valle Oscuro' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.