Itxi

telebista

22:10ean

'Monarquía, un negocio rentable' erreportajea, gaurko '360º' saioan

EiTB

Eider Hurtadok gidatuta, Suitzara abiatuko da saioa ezkutatutako kontuek utzitako arrastoaren bila.

Juan Carlos I.aren negozioen inpunitate bera ote du Felipe VI.ak? Ezkutatuko kontuak Suitzan, kobratutako komisio susmagarriak, lagun interesatuak… Asko dira Espainiako Monarkia inguratu duten eskandaluak, boterea baliatuta aberastu izana ardatz.

'360º' saioak horren inguruko ikerketa abiatu du. 'La monarquía: Un negocio rentable' erreportajea gaur gauean izango da ikusgai ETB2n, 22:10etik aurrera. Eider Hurtadok gidatuta, Suitzara joango da taldea ezkutatutako kontuek utzitako arrastoaren bila.

Monarkiak Suitzako kontuen bezero onak izan direla aitortzen duen bankari ohi batekin hitz egingo dute Zurichen. Espainiakoa barne?

Saudi Arabia ere izango dute abiapuntu. Riaden, Espainiako enbaxadako langile ohi baten testigantza lortuko du '360º'k. Corinna zu Sayn-Wittgensteinek errege emerituaren ustezko negozioetan izandako paper garrantzitsua konfirmatuko du. Arriskutsuak ote dira Juan Carlos I.aren eta Felipe VI.aren adiskideak? Monarken lagun minei leporatutakoak susmoa eragin du.

Jose Garcia Abad kazetari eta idazlearen arabera, Manuel Prado y Colon de Carvajal da errege emerituaren negozio nahasienen gakoa. Nork ematen zituen aginduak? Felipe VI.aren lagunak ere polemikoak al dira?

Petrolio-kontratuetatik lortutako onurez hitz egingo digu Roberto Centeno Campsako aholkulari ohiak. Bere aitaren lorratza jarraitzen ari da Felipe VI.a? Bera izango ote da Espainiako azken erregea?

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1