Itxi

telebista

22:30ean

Gorostizak Ahmed eta Omar bahituko ditu, gaur gauean, 'La Víctima Número 8' saioan

EITB

Gorostizak bi lagunak bahitu dituen arren, Gaizkak hil ditzan nahi izango du.

Gaur gauean, ETB2k 'La Víctima Número 8' telesailaren atal berria eskainiko du. Atal honetan, Edurnek Ahmeden deia itxarongo du, Omarrekin zer pasatu den jakiteko. Baina ez du haren berririk izango, Gorostizak bi lagunak bahitu eta abandonatutako baserri batean ezkutatu dituelako. Omarrek ondo daki bere amaiera hori dela eta ez dutela hortik bizirik ateratzen utziko.

Gorostizak bere aldetik, Gaizka Azkaraterekin bilduko da eta gogor mehatxatuko du. Azkarate familiako seme gazteena izan beharko luke Omarren hiltzailea, eskuak zikintzea horren erraza ez dela jakin dezan. Gaizkak pistola hartu eta katua sakatzen ez badu, Gorostizak bera hilko du eta ez Omar.

Edurnek, bere aldetik, Echeri aitortuko dio Ahmed bidali zuela Omarren bila eta bere burua entregatzeko eskatu ziola. Baina ez du ez Ahmed ezta Omarren berririk izan. Eche asko haserretuko da berarekin eta egin duena kolaborazio edo estalketa delitua izan daitekeela esango dio. Berehala, Olaegi agentearengana joko du Omar benetan entregatu ote den galdetzeko. Koro oso harrituta geratuko da, ez baitu ondo ulertzen nola heldu den informazio hori kazetariaren eskuetara. Elkarrekin izango duten eztabaida gogorrean, hemorragia bat jasango du eta bere semea galtzeko arriskua izango du.

'La Víctima Número 8' asteazkenetan izaten da ikusgai 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista