telebista
20:00etan
Lanestosako bizilagunekin izango da Joseba Arguiñano, gaur, 'Historias a Bocados'en
EiTB
Lanestosako istoriorik bitxienak ezagutuko ditu bertako bizilagunen eskutik, beti ere, mokadurik gozoenek lagunduta.
-
Joseba Arguiñano Lanestosako La Clara meatzean. Argazkia: EiTB
Joseba Arguiñanok Lanestosako bizilagunak ezagutuko ditu igande honetako 'Historias a Bocados' saioan.
Bere Erdi Aroko historiagatik eta XIX. eta XX. mendean indianoen etxeengatik balio kultural handiko eskualdea Bizkaiko Enkarterriak. Joseba hitzik gabe utziko du Elena Alvarezek bere istorioekin. Gastronomia tarteak gozogilearen sinadura izango du: fruitu gorrien tarta bat prestatuko du La Clara meatzera bisitan joan aurretik. Lanestosaren bihotzeraino egindako bisita bat izango da, eta bertako galerietan oraindik geratzen diren mineralak ikusteko aukera izango du Josebak.
Orain lanagatik Santurtzin bizi bada ere, Lanestosakoa da izatez Pedro Perez. Bilboko portuan kamioilari lanetan aritzen da orain: egunero jasotzen ditu salgaiak eta batez ere Penintsulako iparraldean egiten ditu banaketak. Kamioilari izan aurretik, hala ere, okin bezala egin zuen lan Pedrok, eta Josebarekin batera hatzak miazkatzeko moduko pizza bat prestatuko dute. Hori guztia gutxi balitz, dantzari fina ere bada Pedro, eta Joseba dantzan jartzen saiatuko da igandeko saioan.
Lanestosako hirugarren istorioan Jose Luis Gonzalez izango da protagonista. Baserritarra da, eta maitasun handiz zaintzen ditu bere animaliak. Guztira hamar behi, ia 1.000 kiloko zezena, idi bat, hainbat ardi eta txerri handi bat ditu. Aukera aprobetxatuz, behi eta arkume txuleta bana prestatuko dute Jose Luisek eta Josebak, iraganeko baserriko bizitzaz mintzatzen diren bitartean.
'Historias a Bocados' saioa larunbat eta igandeetan izaten da ikusgai, arratsaldeko 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.