telebista
22:30ean
Omarrengatik diru-saria eskainiko dute, gaur gauean, 'La Víctima Número 8'n
EiTB
Almudenak Ahmeden gorpua aurkituko du autoko maletategian eta Gaizkaren mendekua dela pentsatuko du.
Gaur ETB2n ikusgai izango dugun 'La Víctima Número 8' telesailaren atal berrian, Gaizkaren gainbeheraren lekuko izango gara, orain arte izan duen bizitza aberats eta erraza geroz eta zailagoa egiten baitzaioa. Ematen duen pauso bakoitzarekin Gorostizaren plan ilun eta nahasian gehiago inplikatzen da. Ez zen ideia ona izan Omar eta Ahmed bahituta zituzten fabrika hutsera joatea; are gutxiago zaindariarekin argazki bat atera eta Omar basoan zehar jarraitzea, beraien autoa errepide erdian utzita. Bere arazoak, ordea, ez dira bertan amaituko, depositura bere auto bila joatean ohartuko baita, bertan egon beharko lukeen arren, Ahmeden gorpua desagertu egin dela.
Almudenak Ahmeden gorpua aurkitzean pentsatuko du bere koinatua Gorkaren heriotzagatik mendekua hartzen ari dela.
Korok Edurne atxilotu eta galdekatuko du. Omarrek bere burua entregatzeko deitu zuela aitortuko du, baina azken unean atzera bota zela esango dio. Edurnek ez du ezer esango gainerako guztiari buruz eta Olaegik aske uztea erabakiko du, berak bakarrik Omarrengana eramango dituelakoan.
Bitartean, Gorostizak Omar Madrilen dabilenaren berri izango du, eta talde guztia hiriburura mugitzea erabakiko du. Bere aldetik, Omar Madrilgo kaleetatik barrena dabil etsita eta gosez, lagunduko dion Iman baten bila.
Concha Adilaren etxera joango da Omarri egin dionagatik barkamena eskatzeko esaten, baina Adilak bere semea errugabea dela errepikatuko dio beste behin. Azkaratetarren amak Omar Jamalen inguruko informazioaren truke diru-sari potolo bat eskainiko du. Ehiza hasi da.
'La Víctima Número 8' telesaila asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.