telebista
22:10ean
'Vivir (o sobrevivir) a turnos' erreportajea, gaur, '360º' saioan
EiTB
Saioak txandakako lanaldiak langilearen osasun egoeran eta bizitza pertsonalean izan ditzaketen ondorioen inguruan hausnartuko du.
-
'Vivir (o sobrevivir) a turnos' erreportajea, igande honetan, '360º' saioan
'360º' saioak Vivir (o sobrevivir) a turnos erreportajea eskainiko du txandakako lanaldiei buruz. Hala, gizartean geroz eta ohikoagoa den kezka baten inguruan egingo du gogoeta: nola eragiten dute txanda horiek langilearen osasunean eta bizitza pertsonalean?
Eider Hurtadok gidatutako kazetari taldeak argituko du pertsona batzuk, lan erritmoari eusteko, drogak hartu behar izaten dutela. Gainera, medikuntzan egindako azken ikerketen arabera, ordutegi horiek bularretako minbizia eta antzerako gaixotasun larriekin harreman estua dute. Horren harira, saioak Ulla Mahnkopf elkarrizketatuko du, gauez lan egiteagatik minbizia garatu zuela onartu zioten epaiketa batean, eta orain, indemnizazioa jasotzen du horren truke.
Bestalde, txandakako lanaldiaren eraginak arintzeko erabiltzen diren formulen inguruan ikertuko du '360º'ek, hala nola, estresaren aurkako txandak. Bestalde, Joaquín Duran Cantollarekin hitz egingo du Eider Hurtadok, Arabako Unibertsitate Ospitalean Loaren Unitatearen sortzailea da, eta nahikoa ez deskantsatzearen ondorioak aztertuko dituzte.
Legez kanpoko lan eskaintzetan eta eskaintza prekarioetan ere sakonduko du saioak. Horretarako, 'rider' baten testigantza jasoko du, etxeetara prestatutako janaria bizikletan edo motorrean eramaten lan egiten duten pertsonak.
Hainbat galdera planteatuko ditu saioak: zer gertatzen da prebentzioarekin? Kontuan hartzen al du gizarteak gauez lanean jarduten duten horien osasuna? Lanaldi horien atzean ezkutatzen den negozioaren berri emango du saioak.
'360º' saioa gaur izango da ikusgai, 22:10etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.