telebista
22:00etatik aurrera
Binakako Txapelketako lehen partida, gaur gauean, Amezketatik
EiTB
Altuna III.a-Martija eta Ezkurdia-Ladis Galarza bikoteen arteko partidan, Lau t'erdiko Txapelketako bi finalistak izango dira aurrez aurre.
-
Pilotari baten eskua. Argazkia: EiTB
Amezketatik eskainiko dute pilota emankizuna ostiral honetan ETB1ek eta eitb.eus-ek, bertan jokatuko baita Binakako Txapelketako lehen partida: Altuna III.a-Martija / Ezkurdia-Ladis Galarza. Lau t'erdiko Txapelketako bi finalisten arteko norgehiagoka izan aurretik, Mendizabal III.a-Erostarbe eta Jaka-Ruiz izango dira aurrez aurre.
22:00etan hasiko da jaialdia, eta Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.