telebista
22:30ean
'La Noche De...' saioak 'Secretos de un crimen' pelikula estreinatuko du gaur gauean
EITB
Saioak, gainera, Maribel Verduren inguruko erreportajea eskainiko du, eta Hollywoodeko hainbat aktoreen ezkutuko talentuak azalduko ditu.
-
'Secretos de un crimen' filma. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'La Noche de...'k Secretos de un crimen pelikula estreinatuko du telebistan. Laura Lippman idazlearen eleberri batean oinarritutako filma da, eta Lippmanen liburua, aldi berean, benetako gertakari batean inspiratuta dago. 1993an, hamaika urteko bi umek James Burger bi urteko haur txikia hil zuten Liverpoolen. Gertakariak Britainia Handiko gizartea gogor astindu zuen. Felix Linaresek pelikularen grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu. Diane Lane, Dakota Fanning eta Elizabeth Banks dira aktore protagonistak.
Bestalde, Maribel Verdu aktorearen ibilbidea errepasatuko du 'LND'k, Superlopez pelikularen estreinaldiaren harira. Verduk gaizkilearen papera egiten du bertan.
Horrez gain, Hollywoodeko hainbat aktoreren ezkutuko talentuak azalduko ditu Talentos ocultos atalak.
Amaitzeko, La lista de Schindler pelikula ospetsuaren estreinaldiaren 25. urteurrenean, Hollywoodeko pelikuletan esan diren nazien inguruko gezurrak azalduko ditu La historia según Hollywood atalak.
'La Noche de... Secretos de un crimen' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.