telebista
22:30ean
Euskaraldiarekin bat egingo du '360º. Tú Decides' saioak gaur gauean
EITB
Gainera, Cabacas auziaren sententzia aztertuko dute eta Andaluziako hauteskundeen ondoren, eskuineko alderdien arteko aliantza posibleaz arituko dira.
-
Euskaraldiko Ahobiziren bi txapa. Argazkia: EiTB
'360º. Tú Decides' saioaaren gaurko atalak Euskaraldiarekin bat egingo du. Tito Irazusta, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Galder del Campo solaskideek eta 50 hiritarrek euren ahobizi eta belarriprest txapak jarriko dituzte eta ekimenaren dinamikan sartuko dira. Platoan izango dira, gainera, Toti Martinez de Lezea idazlea eta Ibon Larrinaga boxealaria, biak Euskaraldiaren enbaxadoreak. Saioa, gainera, Enkarterrietan egongo da Euskaraldiak zer nolako presentzia duen ikusteko. Amaitzeko, Australiarekin bat egingo dute, Euskaraldia lurralde honetara ere heldu dela ikusteko.
Bestalde, Cabacas auziaren sententziaren analisia egingo du '360º. Tú Decides' saioak. Ertzainetako bati bi urteko kartzela zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri dio epaileak, eta gainerako bost agenteak absolbitu egin ditu.
Amaitzeko, Andaluziako hauteskundeen harira, eskuineko alderdien arteko aliantza posibleaz hitz egingo dute saioan. Horretarako, Jaime Mayor Oreja Barne ministro ohi eta Euskadiko Alderdi Popularraren presidente ohia elkarrizketatuko dute.
'360º. Tú Decides' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.