Itxi

telebista

22:00etan

Kantu Zaharrak Baztanen, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EITB

Almandozen ospatutako Kantu Zaharren saioa izango da entzungai, Ilaski Serranoren aurkezpenarekin.

  • Kantu Zaharrak Baztanen, larunbat honetan, 'Oholtzan' saioan.

    Kantu Zaharrak Baztanen, larunbat honetan, 'Oholtzan' saioan.

Almandozen grabatutako Kantu zaharrak Baztanen ekitaldia eskainiko du gaur ETB1eko 'Oholtzan' saioak Ilaski Serranoren aurkezpenarekin. Hamabost herrik osatzen dute Baztango udalerria eta horitako bat da Almandoz.

Saioan kantu tradizionalak izango dira entzungai, horien artean, 'Azken dantza', 'Zapiak ohial batetik', 'Mendian gora aritza', 'Agur Xuberoa', 'Beidebiz', 'Lili bat ikusiko dut', 'Eperra', 'Nafarroako jota', 'Baratze bat', 'Begiak farrez farre', 'Irrintzia', 'Arbola gainean', 'Furra furra', 'Memora', 'Prima Ederra', 'Oi Ama Euskal Herria' eta 'Itsasontzi baten'.

'Oholtzan' gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.