Itxi

telebista

23:30ean

Kirol apustuekiko mendekotasunaz, gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioan

EiTB

Arantza Ruizek aurkezten duen saioak aurretik ikusgai izango den erreportajearen errepasoa egingo du eta emandako informazioan sakontzea izango du helburu.

  • Arantza Ruiz

    Arantza Ruiz

Gaur gauean, 'Punto de Vista' saioaren ostean, ETB2k '360º Punto de Vista' saioa estreinatuko du. Euskal gizartearen interesa duten albisteak izango dira gaur eguneko gaiak lantzen dituen debatearen ardatza. Informazioan sakontzea da helburua, informazioa bere jatorritik ikertzea, zergatiak bilatzea eta gizarte aldakor honen eraginak zeintzuk diren behatzea. Arantza Ruizek aurkezten duen saioak Tito Irazusta, Fernando Palacios eta Marta Martin gonbidatuen parte hartzea izango du.

Gazteen kirol apustuekiko mendekotasuna izango da saioaren ikerketa gaia. 14-18 urte bitarteko gazteen % 30ek aitortu dute inoiz kirol apusturen bat egin dutela. Azken urteetan, apustu-etxeak bikoiztu egin dira, eta bertan egiten diren iragarkien ezaugarriak eta kopurua zalantzan jartzen hasi dira.

Horrez gain, Frantziako iraultzaz ere hitz egingo da, eta 'txaleko horien' mugimenduaz. Nor dago mugimendu horren atzean? Zer da benetan gertatzen ari dena? Beste toki batzuetara hedatzeko arriskurik al dago?

Galdera horien eta beste batzuen erantzunak, gaur, 23:30ean, ETB2ko '360º Punto de Vista' saioan.