Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Pacífico', ordutegi nagusian audientzia-buru

EITB

Patxi Alonsok aurkeztutako saio bereziak % 16ko audientzia zatia eta 261.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

  • Patxi Alonso aurkezlea

    Patxi Alonso aurkezlea

'El Conquistador del Pacífico: La Cuenta Atrás' saio berezia audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian. Patxi Alonsok gidatutako saioak % 16ko audientzia zatia bereganatu zuen, aurreko denboraldiko aurkezpen saioak izandako datua hobetuz. 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren denboraldi berriaren nondik norakoak ezagutzera eman zituen saioak 261.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Emanaldian zehar, abentura berri honetan parte hartuko duten 33 lehiakideak aurkeztu zituen Patxi Alonsok. Horrez gain, Julian Iantzirekin konexioa egin zuten Panamako Las Perlas uharteko berezitasun guztiak ezagutzeko: bertako klima, kanpamentuen ezaugarriak edota lehiaketaren dinamika bera.

Reality honen lehen atala datorren astelehenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista