Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

Fitxaketa berriak

Nakor eta Txurru lehiakide ohiak, 'El Conquistador del Pacífico' saioaren fitxaketak

I. A. | EITB.EUS

Nakor, 7. edizioko irabazlea, probak testatzeaz arduratuko da Panaman. Txurru 10. edizioko lehiakideak musika jarriko die eztabaida-saioei Ainhoa Etxebarriarekin batera.

  • Nakor eta Txurru lehiakide ohiak, 'El Conquis del Pacífico'ko fitxaketak

    Nakor eta Txurru lehiakide ohiak, 'El Conquis del Pacífico'ko fitxaketak. Argazkia: EiTB

"El Conquistador del Pacífico" astelehenean abiatu zen "El Conquistador del Pacífico: la cuenta atrás" atal bereziarekin. Bertan, abentura-saioaren 15. edizioko 33 lehiakideak ezagutu genituen.

Baina ez ziren izan eguneko berrikuntza bakarrak: izan ere, saioa hastearekin batera, Patxi Alonsok Txurru aurkeztu zigun, eztabaida-saioei musika jartzeaz eta Ainhoa Etxebarriarekin batera sareetan esaten dena komentatuko duen mallabitarra. Dena den, bati baino gehiagori ezaguna egin zitzaion Txurru: hamargarren edizioko lehiakidea izan zen, eta ibilbide laburra izan zuen Iguazun. Izan ere, saioaren bosgarren kanporatua izan zen, Korta eta Juanito kapitain zituen yaguarete taldeko lehena.

Dena den, Mallabiako gaztea ezagun bilakatu da ETB1eko ikus-entzuleen artean bere izaera alaiari esker: "Gu Ta Gutarrak" saioan parte hartu zuen. Ondoren, irratira egin zuen jauzi, eta orain "Be Positive" saioa aurkezten du Gaztean. Igande arratsaldeak alaitzeaz arduratzen da, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Nakorrek probak testatuko ditu

Patxi Alonsok beste berrikuntza bat ere eman zuen: Nakor Markezek, telerrealitate saioaren 7. edizioaren irabazleak, probak egingo ditu lehiakideen aurretik. Gainera, dueluen nondik norakoak azalduko dizkigu aldez aurretik, eta kanporatutako lehiakideak elkarrizketatuko ditu. Bideoetako batzuk eztabaida-saioan emango dituzte, baina beste batzuk esklusiboak izango dira, "Conquis"en webgunean baino ez dira izango ikusgai.

Gogora dezagun Nakorrek "El Conquistador del Fin del Mundo"ren zazpigarren edizioko ikurrina eskuratu zuela, finalean Lur, Helenka eta Maider gainditu ostean. Gainera, lehiakide gogokoenaren saria irabaztekotan ere izan zen, baina Xegonek eraman zuen garaikurra etxera.

Beraz, "El Conquistador del Pacífico" saioan bi aurpegi ezagun izango ditugu beraientzat berriak izango diren lanak egiten. Ziur gaude lan ezin hobea egingo dutela.