telebista
22:30ean
'Manual de un tacaño' komediaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Gizon xuhur baten bizitza erabat aldatuko da maitemindu eta 16 urteko alaba bat duela jakin ondoren.
-
Dany Bonn, 'Manual de un tacaño' filmaren protagonista
ETB2k Manual de un tacaño (Radin!) filma estreinatuko du, gaur gauean. Besteak beste, Dany Boon, Laurence Arné, Noémie Schmidt eta Patrick Ridremont dira Fred Cavayék filmatutako komediaren protagonistak.
François Gautier (Dany Bonn) oso gizon zekena da; dirua aurrezteak izugarrizko poza ematen dio, eta bere helburu bakarra dirurik ez gastatzea da. Baina egun batean dena aldatuko da; izan ere, maitemindu egingo da eta 16 urteko alaba bat duela jakingo du. Bere zekenkeria ezkutatzeko asmoz, gezurrak esaten hasiko da, eta hainbat buruhauste izango ditu ondorioz.
Ez galdu Manual de un tacaño komedia, gaur, 22:30ean, ETB2n.