Itxi

telebista

22:30ean

'Deuda de honor' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan

EITB

Tommy Lee Jones da zuzendaria eta aktore protagonista, eta Hillary Swank, John Lithgow, James Spader, Hailee Steinfeld eta Meryl Streep ikusiko ditugu berarekin batera.

  • 'Deuda de honor' filmeko irudia

    'Deuda de honor' filmeko irudia. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Deuda de honor western ikusgarria estreinatuko du telebistan. Tommy Lee Jones da filmaren zuzendaria eta aktore protagonista, eta Hillary Swank, John Lithgow, James Spader, Hailee Steinfeld eta Meryl Streep aktoreak ikusiko ditugu berarekin batera.

Glendon Swarthout izen handiko idazlearen eleberri batean oinarritutako filma da, eta Nebraskan 1855. urtean dago girotuta. Bertan, Mery Bee Cuddy izeneko emakume bakarti batek Elizak eskatutako lan garrantzitsu eta arriskutsu bat bete beharko du: burua galdu duten hiru emakume Nebraskatik Iowara eraman. Bidaia luzea eta arriskutsua egin beharko du basamortuan zehar, eta Briggs jaunaren laguntza izango du horretarako. Briggs delitugilea zen, eta Mery Bee Cuddyk urkatik libratu zuen Eilzak eskatutako misioan bere laguntza jasotzearen truke.

Cannesko sekzio ofizialean aurkeztu zuten lan honen grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu Felix Linaresek 'LND' saioan. Horrez gain, Bruce Willis aktorearen ibilbidea errepasatuko duen erreportajea eskainiko du, film ezagunen akats dibertigarrienak bilduko ditu eta Titanic grabatzeko lanetan izandako arazoen berri emango du atal berezi batean.

'La Noche de... Deuda de honor' gaur izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.