Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioa Thailandian izango da gaur gauean

EITB

Pedro Mardones kazetariak Asiako herrialdea ezagutuko du bertan bizi diren sei euskaldunen eskutik.

  • Pedro Mardones

    Pedro Mardones

Pedro Mardones kazetariak Thailandiara egingo du bidaia gaur, eta 'Vascos por el Mundo' saioaren sei protagonista euskaldunak ezagutuko ditu bertan.

Eneko Zarauzkoa da, eta lau urte daramatza Thailandian. Bertako emakume batekin ezkondu zen, eta bi alaba izan dituzte elkarrekin. Bangkok hiriburuko alderik tradizionalena erakutsiko digu: errege jauregia, Chao Phraya ibaiaren beste aldea eta Wat Arun eta Wat Pho tenpluak.

Ibai Algortakoa da, eta urtebete darama Bangkoken. Nazioarteko enpresa batean egiten du lan, eta berarekin eraikin handietako Bangkokeko alde kosmopolita ezagutuko dugu. Halaber, munduko merkaturik handiena (Chatuchak), Lumphini parkea eta Khao San Row motxiladunen kalea ezagutuko ditu.

Diana Bilbokoa da, eta Koh Tao uharte xarmagarrian bizi da. Naturaz inguratutako hotel txiki batean egiten du lan. Yoga egingo dugu berarekin Sairee hondartzan, mendian duen bere etxea bisitatuko dugu, Muay Thai egingo dugu eta bere hotelean lan egiten duen sukaldari euskalduna ezagutuko dugu.

Joseba Portugaletekoa da, eta bere lana utzi zuen Thailandiara joateko. Pura Vida urpekaritza enpresan egiten du lan, irakasle moduan, eta Koh Tao inguruetako urpeko paradisuak erakutsiko dizkigu.

Estibaliz Irungoa da, eta lau urte eman ditu Thailandian, Ritz Carlton Reserve luxuzko hotelean Quality Manager bezala lanean.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai ETB2n (22:30) eta eitb.eus-en.