telebista
22:30ean
'Perdidos en la nieve' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EITB
Saioak, gainera, urteroko 'Quiniela de los Oscar' lehiaketa jarriko du martxan, Oscar sarietarako izendatuak ezagutzera eman ziren egun berean.
-
'Perdidos en la nieve' filmaren irudia. Argazkia: EiTB
'La Noche De...' saioak Perdidos en la nieve filma estreinatuko du gaur gauean. Benetako gertakarietan oinarritutako pelikula da, Bigarren Mundu Gerran girotuta baitago. 1940ko apirilean, bi hegazkin, bata alemaniarra eta bestea britainiarra, lurrera bota zituzten Norvegian, elkarren kontrako aire-eraso batean. Gertaera hartatik bizirik atera ziren hiru militar alemaniarrek eta bi britainiarrek etxola berean hartu behar izan zuten aterpea. Horrenbestez, arerioak izan arren, elkarrekin aurre egin zieten Norvegiako klima gogorrari. Felix Linaresek filmaren inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkigu.
Horrez gain, Oscar sarietako izendatuen zerrenda ezagutu ondoren, urtero bezala, 'LND'k La Quiniela de los Oscar lehiaketa jarriko du martxan eitb.eus webgunean. Ikus-entzuleek film, zinemagile eta aktore gustukoenen aldeko botoa emateko aukera izango dute.
Bestalde, Christian Bale aktorearen ibilbidea errepasatuko dute, eta Adivina quién es atalean, berriz, Hollywoodeko aktore ezagunen haurtzaroko irudiak erakutsiko dituzte.
Telly Savalas Kojak filmeko protagonistari buruzko erreportajeak osatuko du aste honetako 'LND' saioa. Bizitza harrigarria izan zuen, eta haren heriotza ere bitxia izan zen, duela 25 urte.
'La Noche de... Perdidos en la nieve' gaur izango da ikusgai 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.