Itxi

telebista

23:30ean

Adimen-desgaitasunari buruz arituko dira gaur '360º Punto de Vista' saioan

EITB

Vicente del Bosque entrenatzailea elkarrizketatuko dute, eta, gainera, Oscar Seoane Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioko zuzendaria eta Ainhoa Fiz Atzegiko arduraduna izango dira saioan.

  • Arantza Ruiz

    Arantza Ruiz

Gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioak adimen-desgaitasuna hartuko du hizpide. Pertsona hauen egunerokotasuna ezagutzea eta izaten dituzten oztopoak aztertzea izango du helburu Arantza Ruizek gidatzen duen saioak. Down sindromea duen seme baten aita da Vicente del Bosque entrenatzailea, eta beharrizan bereziak dituzten pertsonen alde aritzen da. Berarekin izandako elkarrizketa eskainiko du saioak.

Bestalde, adimen-desgaitasuna duten pertsonen testigantzak izango dituzte platoan. Halaber, Oscar Seoane Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioko zuzendaria eta Ainhoa Fiz Atzegiko etxebizitza independentea lortzeko programaren arduraduna izango dira saioan.

Ohiko solaskideak ere izango dira platoan: Fernando Palacios, Tito Irazusta eta Marta Martin.

'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.