Itxi

telebista

20:00etan

Iturmendin izango da, gaur, 'Historias a Bocados'

EiTB

Joseba Arguiñano Sakanako herrian izango da bertako bizilagunen kontuak entzun eta jaki goxoak dastatzeko.

  • 'Historias a Bocados', Iturmendin

    'Historias a Bocados', Iturmendin. Argazkia: EiTB

Joseba Arguiñanok, 'Historias a Bocados' saioan, Nafarroako Iturmendi herrira txangoa egingo du gaur. Sakanako herri honetan historiaz betetako jauretxe asko dituzte. Nicolas Arbizuk (60 urte), etxe hauei buruzko kontuak azalduko dizkio Josebari herrian barna paseatzen duten bitartean.

Gena Urdanitzek 47 urte ditu, eta Altsasun jaio bazen ere, nekazal giro gehiago zuen herri batean bizi nahi zuen eta Iturmendira joan zen. Mendizale porrokatua, gaur egun 'Nordik Walking' egiten du.

Endika Zubietak 15 urte ditu eta artzaina da. Lehen Jaunartzea egin zuenean Play Stationa eskatu beharrean ardiak eskatu zituen opari, eta zazpi ardirekin hasi zen artzaintzan. Egun baditu ale batzuk gehiago artaldean.

Iturmendiko 'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista