telebista
'El Conquis'en 3. atala
Ezbeharrez betetako tirolina, gaur, berriz ere Pili protagonista izango duen atalean
EiTB
Zenbait eroriko eta lesio egongo dira, eta ikusteko dago norbaitek abentura gogoz kontra utzi beharko duen.
-
Tirolina bat montatu eta zeharkatu beharko dute lehiakideek
Tirolinaren jokoak zalantzak uxatuko ditu, eta argi utziko du indarrez uste baino parekatuago daudela urdinak, berdeak eta gorriak. Talde bakoitzeko bi aukeratuak (gorrietako Ibon eta Olaia, berdeetako Krasi eta Teresa eta urdinetako Gorka eta Leti San) erabakigarriak izango dira tirolina tenkatu eta egonkor jartzeko lanean, eta, ondoren, taldekide guztiek zeharkatu beharko dute, immunitate proba irabazi ahal izateko.
Gainera, zenbait eroriko eta lesio egongo dira "El Conquistador del Pacífico" saioaren hirugarren atalean. Bestalde, Eneko Van Horenbeke buru duen Angoso taldeko Jonek osasun arazo bat izango du. Ikusteko dago norbaitek abentura gogoz kontra utzi beharko duen.
Piliren eta talde urdineko gainerako kideen arteko bizikidetza oso kaskarra da, eta egoerak ez du atzera-bueltarik izango.
Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.