telebista
22:30ean
Prostituzioaz arituko dira 'Punto de Vista' saioan gaur gauean
EITB
Iñaki Elorzak aurkeztuta, 'Me dedico a la prostitución' erreportajeak hiru protagonisten testigantzak bilduko ditu kamera bat duten betaurrekoen eskutik.
-
'Punto de Vista' saioko irudia. Argazkia: EiTB
Iñaki Elorzak aurkeztuta, 'Punto de Vista' saioa prostituzioaz arituko da gaur gauean. Kameradun betaurreko batzuei esker, hiru protagonisten testigantza eta ikuspuntu subjektiboa jasoko du Me dedico a la prostitución erreportajeak: Leyre, bere etxebizitzan prostituzioan aritzen den emakumea; Lucas, gizonezkoei bere zerbitzuak eskaintzen dizkien chapero-a, eta Papa, harremanetarako lokal baten jabea.
Istorio pertsonal horien berri emango duten protagonistek anonimatuan egingo dute, eta saioaren amaieran erabakiko dute euren identitatea jakitera eman edo ez.
Euskal gizartearen parte diren testigantza harrigarriak eskainiko dituzte. Horrez gain, lotsak, aurreiritziek edo bakoitzak senti ditzakeenak euren buruaz modu anonimoan hitz egitera eraman dituzte. 'Punto de Vista' saioak ordea, euren errealitatea erakusteko aukera emango die.
'Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.