telebista
23:30ean
Prostituzioaren gaia sakonean aztertuko du '360º Punto de Vista' saioak gaur gauean
EITB
Arantza Ruizek aurkeztuta, Estatuan prostituzioan aritzen diren emakumeen egoera aztertuko du saioak eta sektorearen erregulazioak izan ditzakeen ondorioez arituko dira.
-
Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
'Punto de Vista' saioak eskainitako Me dedico a la prostitución erreportajearen ondoren, '360º Punto de Vista' eztabaida-saioak sakonean aztertuko du gaur egungo prostituzioaren egoera. Legez kanpo dagoen aktibitatea da, eta prostituzioan jarduten diren emakumeen % 80k esklabotasun baldintzetan egiten dute lan. Prostituzioa erregulatzeak pertsonen salerosketarekin amaituko luke edo debekatu egin beharko litzateke prostituzioa?
Arantza Ruizek aurkeztutako saioaren lehen gonbidatua Amelia Tiganus izango da, prostituzioa debekatzearen aldeko aktibista. Ameliak bost urte eman zituen prostituzioan lanean, behartuta: proxeneta batek 300 eurorengatik erosi zuen, eta orduan hasi zen Ameliaren infernua. Mabel Lozano ere elkarrizketatuko dute, pertsonen salerosketaren kontrako militantea eta El proxeneta dokumentalaren zuzendaria, eta, gainera, ohiko solaskideak izango dituzte saioan: Fernando Palacios, Tito Irazusta eta Marta Martin.
'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.