telebista
Audientzia
'El Conquis'eko debatea audientzia-buru izan zen bere ordu tartean
EiTB
221.00 lagunek jarraitu zuten uneren batean ETB2ko zuzeneko saioa.
-
'El Conquis' saioko irudia. Argazkia: EiTB
Asteazkenean, ETB2n eskainitako 'El Conquis' debatea audientzia-buru izan zen bere ordu tartean. Halaber, 2015etik hona debateak eskuratzen duen emaitzarik onena izan zen atzokoa. Patxi Alonsok aurkeztutako saioak % 13,0ko audientzia-zatia lortu zuen eta 221.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua, EAEn eta eragin-esparruan.
Abentura utzi zuten bi lehiakide, Jon eta Pili, nabarmendu ziren eta emanaldia oso bizia izan zen. Jon, hain zuzen ere, platotik kanpora bota zuen aurkezleak eta, horrez gain, Pili lehiakide eztabaidatsuaren elkarrizketa oso mamitsua izan zen.
Bestalde, sare sozialetan hari luzea izan zuen saioak eta #elconquis3 traola joera izan zen. Orobat, saioaren web berezira 14.000 erabiltzaile bakar sartu ziren, bertako edukiak eta saioa streaming bidez zuzenean ikusteko.