Itxi

telebista

20:00etan

Ajangizera joango da gaur Joseba Arguiñano

EiTB

Urdaibaiko biosferaen erdian dagoen Busturialdeko herriko kontuak ekarriko ditu ETB2ko saioak.

  • Ajangizera joango da Joseba Arguiñano igandean

    Ajangizera joango da Joseba Arguiñano igandean

Joseba Arguiñano aurkezle eta sukaldariak Ajangizera eramango gaitu gaur 'Historias a Bocados' saioan. Urdaibaiko biosferaren erdian kokaturik dagoen Busturialdeko herriko kontuak ekarrizko ditu saioak.

Hasteko, Arguiñanok Juan Ramón Rementeria Remen-ekin egingo du topo. Ameriketan 20 urtez egon zen puntista Florida eta Connecticut-eko pilotalekuetan jokatzen. Odolean du zesta-punta Remenek eta, egun, hasten diren zestalarien saskiak konpontzen ditu. Gernikako Jai Alaiera joan ohi da, saskiak konpontzeaz gainera, gaztetxoei beraiek nola konpondu behar dituzten azaltzera. Bere aburuz, jokoaren materiala ezagutu eta zaintzea ezinbestekoa da.

Jose Mari Olaetak ere kontatzeko istorio asko ditu. Lurraska baserri-eskolaren arduraduna da duela 25 urtetik hona. Bertan, haurrek baserri-giroa nolakoa den ezagutzen dute abere eta barazki artean.

Azkenik, Helga Raack alemaniarrarekin bilduko da aurkezlea. 40 urte daramatza gure artean emakumeak bilbotar bat ezagutu eta berarekin ezkondu zenetik. Berlinen jaio zen Kaarc II Mundu Gerran bete-betean.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista