Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Amatasuna ezohiko baldintzatan bizi duten emakumeak, 'Punto de Vista' saioan

EITB

Iñaki Elorzak aurkeztuta, amatasuna ohi ez bezala bizi duten emakumeen testigantzak bilduko ditu saioak ikuspuntu subjektibo batetik.

  • 'Punto de Vista'

    'Punto de Vista'

Gaur gauean 'Punto de Vista' saioak Con un par... de ovarios erreportajea eskainiko du. Iñaki Elorza kazetaria, oraingo honetan, amatasuna ezohiko baldintzatan bizi izan duten emakumeekin mintzatuko da.

Saioak lau emakumeren ikuspuntua jasoko du kameradun betaurreko batzuen bitartez. Lehenengo protagonista Sandra izango da, gurpildun aulki batean dagoen emakumea. Nahiz eta desgaitasun horrekin bizi, ama izatea lortu du eta bere alaba hezi du. Virginia oso gaztea da, eta munduari aurre egin behar izan dio baldintza ekonomiko eskasekin bere alaba aurrera ateratzeko. Amaitzeko, Mikele ezagutuko dugu, 25 urteko emakumea. Zientziara jo zuen bere ametsa lortzeko: ama izan nahi zuen, nahiz eta bikotekide formal bat ez izan. Duela zenbait hamarkada ezinezkoa zirudien zerbait geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da.

'Punto de Vista' ostiralero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.