Itxi

telebista

ESTREINALDIA

Txillardegiren omenezko dokumentala estreinatuko du gaur gauean EiTBk

EITB.EUS

Kote Camachok zuzendutako 'Txillardegiren klika' dokumentala ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 21:30ean.

  • Txillardegi

    Txillardegi.

Euskara batuaren 50. urteurrena dela eta, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi euskara batuaren bultzatzaile izan zena omenduko dute aurten Korrikak, Jakinek eta EHUk.

Bere biografia eta bere idazkiak biltzen dituzten hiru liburu argitaratu dituzte eta Kote Camachok ikus-entzunekoa sortu du: Txillardegiren Klika. 14. Korrikarako grabatu zioten elkarrizketa batean oinarritu da dokumentala, eta Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano zein beste hainbaten iritzi eta lekukotzak gaineratu dizkio.

Dokumentala larunbat honetan proiektatuko da Musikene Donostiako goi mailako ikastegian, Korrikak antolatu duen omenaldi-ekitaldiaren baitan, 19:00etatik aurrera.Txillardegiren gustuko piano-piezak entzun ahalko dira bertan, eta familiak oroigarri bat jasoko du, egindako ekarpenaren esker onez. Amaitzeko, dokumentala proiektatuko da. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapena eskatu beharko da.

Gaur, otsailak 10, ETB1en eta eitb.eus-en internetez ikusteko aukera izango da 21:30ean.